jueves, 17 de mayo de 2012

Amaitzen edo...

Ikasgaiaren amaiera dela eta litekeena da blogari ere agur esatea. Halere, ez diet atea ixten sarrera berriei. Azken finean, hilabete hauetan bloga herreminta aparta iruditu zait eta, gauza bakar bat azpimarratu beharko banu, karreran ikusi ditudan eta hezkuntzarekin lotura duten hainbat dokumentu, iritzi, bideo eta bestelakoak biltzeko balio izan dit. Gainera, norberak bere interesen arabera bloga zuzendu ahal izan duenez, ibilbide baten hainbat puntu esplizitatzeko balio izan didala uste dut. Horregatik, akaso aurrerantzean jarraituko dut blogari bizitza apur bat ematen. Denborak esango du.

Jarraitu ala ez, bidetik hainbat gauza ikasi ditudalakoan nago, baina ez soilik hausnarketa pertsonalekin edo teoria kritikoekin lotuta. IKT-ekin neukan harremana ez zen oso estua baina ikasgaiari esker ikasi dut blog bat erabiltzen. Gainera, gmail kontua ireki dut (ez nuen eta), moviemakerrarekin gora eta behera ibili naiz teknografia egiteko eta IKT-en inguruko oinarri teoriko-kontzeptualaren berri izan dut "Introducción a la tecnología educativa" liburuari esker.

Eta bidetik zer? Zer gertatu da ikaste-prozesu hauetan? Introspekzioa, atzera begiratzea, eguneroko praktikaren analisi kritikoa (praktika hobe baterako lehenengo pausua), IKT-en inguruko arriskuen jakitun izatea eta abar....

Hortaz, balantzea erabat positiboa dela deritzot.

No hay comentarios:

Publicar un comentario