jueves, 17 de mayo de 2012

Amaitzen edo...

Ikasgaiaren amaiera dela eta litekeena da blogari ere agur esatea. Halere, ez diet atea ixten sarrera berriei. Azken finean, hilabete hauetan bloga herreminta aparta iruditu zait eta, gauza bakar bat azpimarratu beharko banu, karreran ikusi ditudan eta hezkuntzarekin lotura duten hainbat dokumentu, iritzi, bideo eta bestelakoak biltzeko balio izan dit. Gainera, norberak bere interesen arabera bloga zuzendu ahal izan duenez, ibilbide baten hainbat puntu esplizitatzeko balio izan didala uste dut. Horregatik, akaso aurrerantzean jarraituko dut blogari bizitza apur bat ematen. Denborak esango du.

Jarraitu ala ez, bidetik hainbat gauza ikasi ditudalakoan nago, baina ez soilik hausnarketa pertsonalekin edo teoria kritikoekin lotuta. IKT-ekin neukan harremana ez zen oso estua baina ikasgaiari esker ikasi dut blog bat erabiltzen. Gainera, gmail kontua ireki dut (ez nuen eta), moviemakerrarekin gora eta behera ibili naiz teknografia egiteko eta IKT-en inguruko oinarri teoriko-kontzeptualaren berri izan dut "Introducción a la tecnología educativa" liburuari esker.

Eta bidetik zer? Zer gertatu da ikaste-prozesu hauetan? Introspekzioa, atzera begiratzea, eguneroko praktikaren analisi kritikoa (praktika hobe baterako lehenengo pausua), IKT-en inguruko arriskuen jakitun izatea eta abar....

Hortaz, balantzea erabat positiboa dela deritzot.

martes, 15 de mayo de 2012

Lehoi Erregea edo monarkia absolutista.

Behin umeei zuzenduriko ikus-entzunezko dokumentuen iruzkinetan murgilduta irakurketa interesgarri anitz aurkitzen dira. Ezin izan dut tentazioa ekidin eta gai berdinari lotu natzaio berriro ere. Honakoan The Lion King film ezagunaren inguruko analisia dakart, Argian (euskaraz!!!) berriki plazaratua izan dena Gorka Bereziartuaren sinadurarekin.

"Indarrez ezarritako ordenak betiko berdin jarraitzea, klase zapalduak are gehiago zapaltzea, emakumeen azpiratzea…". Sakatu eta listo!




lunes, 14 de mayo de 2012

Motibazioaren inguruan.

Karrerako psikologia ikasgaietan motibazioa zeharka landu dugu. Apur bat generikoa suertatzen zen agian baina interneten gai horretan sakontzeko dokumentu interesgarri bat topatu dut. Testuak motibazioa LH-n lantzen du eta gainera teknologia berriekin lotzen du gaia, Toy Story filme ezaguna adibidetzat hartuta. Gainera, filmearen inguruan praktika bat egin dute ikasle batzuk, ikergaia jolasen eremura eramanez. Beraz, hainbat adar ikutzen dituen dokumentua da: motibazioa, teknologia berriak, jolasa, eta abar. Hona hemen dokumentua, ea baliogarria den Mafaldaren lagunei gertatzen zaiena ekiditeko.


martes, 8 de mayo de 2012

Aktualitatea eta IKTak uztartzen.

Argi dago kaleko giroak baldintzatzen duela eskola emateko modua eta are argiago dago Bizkaia aldeko txoko asko zurigorriz atondu direla Athleticen finalen aurrean. Irakasle eta ikasleengan igertzen da ikusmina eta ezinegon hori IKT-ekin lotu daitekeela frogatzen du Lauro Ikastolako LHko 2-D taldeak. Europa Leagueko finaleko atarian bideo polit hau atondu dute.


Athletic txapeldun!!!

lunes, 7 de mayo de 2012

Umeentzako zinemaren mezuak




Ez dago heziketa neutralik ezta apolitikorik edo ez-ideologizaturik.
Era berean, ez dira kasualak umeentzako zineman ematen diren istorioak.


Umeek dena xurgatzeko berezko joera hori kontuan izanik eta kontuan harturik telebista edota filmeak ikusten ematen duten denbora, garrantzitsua izan beharko litzateke ikusten dutenaren inguruko hausnarketa egitea.



Adibideak emanez, gai honen inguruko artikulu interesgarria topatu dut esteka honetan.

jueves, 3 de mayo de 2012

Curriculum ezkutua.

Hik Hasi aldizkari ezaguna da irakasleen artean. Karreran ere irakasle askok bertatik atera dituzte fotokopiak gero guk lerro horiek azterketarako ikas ditzagun.



Oraingoan, aldizkari horretan agertutako artikulu interesgarri bat dakart, curriculum ezkutuaren inguruan alegia. Hau da, curriculumean agertzen ez diren eta nahi gabe irakasten diren balio, jarrera eta ezagutza horiek hizpide ditu. Sakatu hemen eta hausnartu norberaren jardunaren inguruan.

sábado, 21 de abril de 2012

Maslow-en piramidea.

Abraham Maslow XX. mendeko psikologo humanista dugu. Ezaguna da gizakion beharrizanen inguruan proposatu zuen sailkapena, azpiko piramidean agertzen zaiguna alegia.

Maslowen proposamenarekin ados egon ala ez, ikasleekin enpatizatzea eta bere beharrizanak aintzat hartzea garrantzitsua izan daiteke ikasteko giro aproposa sortze aldera.

lunes, 16 de abril de 2012

Piaget eta Vigotsky.

Konstruktibismoaren bi izen handienek euren arteko desberdintasunak dituzte. Hauek zehazte aldera gazteleraz dagoen taula bat aurkitu dut Soluciones SL izeneko weborri batean. Hona hemen (irudien gainean klikatuz handiago ikusiko duzue eta irakurtzeko ez duzue luparik behar izango):



martes, 10 de abril de 2012

Mal de escuela.

Pennac jauna ez omen zen oso ikasle "ona" izan. Noski, eztabaidagarria da zer irizpide erabiltzen dugun zerbait edo norbait ontzat epaitzeko. Bere ikasle memoriak Mal de escuela izeneko liburuan bildu ditu. Ikasle "onei" erraza ei denez eskolak ematea, enpatia apur batek lagun dezake ikaste-irakaste prozesuan,

Norbaitek ere bideo bat sartu du youtube famatuan liburua ardatz hartuta (musika kendu ahal diozue, kar, kar, kar):


martes, 3 de abril de 2012

Ilustrazioa edo Adoktrinamendua?

Noam Chomskyren bideo/transkripzio bat oraingoan. Bertan, aurreko sarreran aipaturiko liburuaren gai nagusiaren inguruan hausnartzen du, baina ez da soilik teknologia berrietaz mintzo. Halaber, azterketak edo heziketaren funtzioa ditu hizpide. Gainera, kontestu baten barruan aztertzen du hezkuntza, aurreko bideoren batekin ere konparatu daitekeena.



Bideoa eta transkripzioa esteka honetan:

Chomsky eta hezkuntza


"Introducción a la tecnología educativa" liburuaren sintesia

Berandu enteratu naiz lana blogera igo behar zela. Hona hemen:

Liburuaren sintesia


martes, 27 de marzo de 2012

Paradigma aldaketak.

Eraginkortasun gutxiko paradigma zaharrak ordezkatzearen premiaz diharduen dokumentu iradokitzailea da jarraian eskegiko dudan hau. Egunerokotasunetik ihes egiten du baina, aldi berean, berau ulertzeko nozioak ditu hizpide. Milesker, Practicum Ieko tutore izan zen Elenari Vimeoko esteka bidali izanagatik.

Youtubeko esteka ez baldin badoa, saiatu hemen:

Bideoa

lunes, 19 de marzo de 2012

Eta oporretan zer?

Aste Santuko oporraldia laster datorkigu eta jakina da ikasleek liburuak hautsaren menpe utzi ohi dituztela. Adituen ustez ez da gomendagarria %100eko deskonektatze hau eta badute gomendiorik eskeintzeko. Honen harira, kazetaritza artikulu irakurterraz bat hurrengo estekan:

Artikulua

martes, 13 de marzo de 2012

Ivan Illich-en proposamen erradikala.

Ivan Illich-en heriotzaren hamar urte beteko dira urte honen amaieran. XX. mendeko bigarren erdialdean hezkuntzari buruko hausnarketa sakona egin ondoren plazaratu zituen kritikak ez ziren nolanahikoak izan. Ezaguna da bere "La sociedad desescolarizada" lana, beheko estekan PDFn eskuragarri dagoena.



Illichen PDFa

jueves, 8 de marzo de 2012

Konduktismoa, Skinner & The Simpsons.

Beste buelta bat, esanak esan, indarrean jarraitzen duen teoriaren inguruan. Watson aipatzen bazen aurreko sarreran, gaurkoan Skinner daukagu. Honek ere zita gogoangarriren bat utzi zigun ("Education is what survives when what has been learnt is forgotten") eta indarpen positibo eta negatiboen presentzia eskolan oso nabaria da; edo beste era batera esateko, sariak eta zigorrak. 


Hau ikusita ez da kasualitate hutsa The Simpsons telesaileko zuzendariaren izena ere Skinner izatea. Pentsatu zein baliabide erabiltzen d(it)uen aurpegi horiko Skinnerrek Bart edo Nelson bezalakoen portaera aldatzeko eta zelan indartzen duen Lisaren jokaera. Bai, zigorra eta saria erabiltzen dituen herreminta nagusiak.


Bideo honek konduktismoaren ideia nagusiak definitzen ditu Simpsosen irudiak erabiliz. Ez ditu Simpsons eta konduktismoa uztartzen ezta konparatzen, hori guri lana da.







miércoles, 29 de febrero de 2012

Zitak: Watson

Konduktismoa hezkuntza arloan gainditua dagoela esaten digute. Teorian izango da, praktikan ildo horretatik doazen hainbat ekintza oso agerikoak baitira. Konduktismoari lotu zitzaion autoreetako bat John Broadus Watson izan zen. Agian bere esaldirik ezagunena honakoa da (ez dut euskaraz aurkitu):

“Dadme una docena de niños sanos, bien formados, para que los eduque, y yo me comprometo a elegir uno de ellos al azar y adiestrarlo para que se convierta en un especialista de cualquier tipo que yo pueda escoger -médico, abogado, artista, hombre de negocios e incluso mendigo o ladrón- prescindiendo de su talento, inclinaciones, tendencias, aptitudes, vocaciones y raza de sus antepasados”.


Estimulu-erantzun katearen nahiz giroaren garrantziaren inguruan gogoeta egiteko aproposa. 

miércoles, 22 de febrero de 2012

Eskolaren dimentsio eraldatzailea.

Matematika irakasleak honako bideoa gomendatu gu gaurko eskolan.

Ea gure jardueraren inguruko hausnarketa bultzatzen duen.

jueves, 16 de febrero de 2012

Summerhill eta eskola demokratikoa.

Gazteleraz egindako bideotxo bat, Neillen filosofia apur bat hobeto ulertzeko.

Summerhill.

Agian norbaitek gogoratuko ditu Alesander Neill eta Summerhill izenak. Hona hemen laguna:



Askatasunean oinarritutako hezkuntza sustatu zuen berak sortutako eskolan. XX. mendeko Ingalaterran gaude eta hura askorentzat gehiegitxo izan zen. Ekarpenak, dena den, utzi zituen. Bereziki deigarria, nire ustez, motibazioaren alorrean azaldutakoa.

I-K-Zer?


IKT = Informazio eta Komunikazio Teknologiak.

martes, 14 de febrero de 2012

Ongi etorri!!!

Kaixo!!!

2011ko Otsailaren 14a nire blog berriaren (beno, lehenaren) jaiotze data da. Ea pixkanaka-pixkanaka ikasgai honetan egin beharrekoaz jabetzen naizen eta ikasten dudan.

Momentuz utziko zaituztet, bulegoa atondu behar dut eta!



Besterik gabe, ongi etorri HAZTEN ETA HEZTEN blogera.

Ondo izan!