jueves, 17 de mayo de 2012

Amaitzen edo...

Ikasgaiaren amaiera dela eta litekeena da blogari ere agur esatea. Halere, ez diet atea ixten sarrera berriei. Azken finean, hilabete hauetan bloga herreminta aparta iruditu zait eta, gauza bakar bat azpimarratu beharko banu, karreran ikusi ditudan eta hezkuntzarekin lotura duten hainbat dokumentu, iritzi, bideo eta bestelakoak biltzeko balio izan dit. Gainera, norberak bere interesen arabera bloga zuzendu ahal izan duenez, ibilbide baten hainbat puntu esplizitatzeko balio izan didala uste dut. Horregatik, akaso aurrerantzean jarraituko dut blogari bizitza apur bat ematen. Denborak esango du.

Jarraitu ala ez, bidetik hainbat gauza ikasi ditudalakoan nago, baina ez soilik hausnarketa pertsonalekin edo teoria kritikoekin lotuta. IKT-ekin neukan harremana ez zen oso estua baina ikasgaiari esker ikasi dut blog bat erabiltzen. Gainera, gmail kontua ireki dut (ez nuen eta), moviemakerrarekin gora eta behera ibili naiz teknografia egiteko eta IKT-en inguruko oinarri teoriko-kontzeptualaren berri izan dut "Introducción a la tecnología educativa" liburuari esker.

Eta bidetik zer? Zer gertatu da ikaste-prozesu hauetan? Introspekzioa, atzera begiratzea, eguneroko praktikaren analisi kritikoa (praktika hobe baterako lehenengo pausua), IKT-en inguruko arriskuen jakitun izatea eta abar....

Hortaz, balantzea erabat positiboa dela deritzot.

martes, 15 de mayo de 2012

Lehoi Erregea edo monarkia absolutista.

Behin umeei zuzenduriko ikus-entzunezko dokumentuen iruzkinetan murgilduta irakurketa interesgarri anitz aurkitzen dira. Ezin izan dut tentazioa ekidin eta gai berdinari lotu natzaio berriro ere. Honakoan The Lion King film ezagunaren inguruko analisia dakart, Argian (euskaraz!!!) berriki plazaratua izan dena Gorka Bereziartuaren sinadurarekin.

"Indarrez ezarritako ordenak betiko berdin jarraitzea, klase zapalduak are gehiago zapaltzea, emakumeen azpiratzea…". Sakatu eta listo!




lunes, 14 de mayo de 2012

Motibazioaren inguruan.

Karrerako psikologia ikasgaietan motibazioa zeharka landu dugu. Apur bat generikoa suertatzen zen agian baina interneten gai horretan sakontzeko dokumentu interesgarri bat topatu dut. Testuak motibazioa LH-n lantzen du eta gainera teknologia berriekin lotzen du gaia, Toy Story filme ezaguna adibidetzat hartuta. Gainera, filmearen inguruan praktika bat egin dute ikasle batzuk, ikergaia jolasen eremura eramanez. Beraz, hainbat adar ikutzen dituen dokumentua da: motibazioa, teknologia berriak, jolasa, eta abar. Hona hemen dokumentua, ea baliogarria den Mafaldaren lagunei gertatzen zaiena ekiditeko.


martes, 8 de mayo de 2012

Aktualitatea eta IKTak uztartzen.

Argi dago kaleko giroak baldintzatzen duela eskola emateko modua eta are argiago dago Bizkaia aldeko txoko asko zurigorriz atondu direla Athleticen finalen aurrean. Irakasle eta ikasleengan igertzen da ikusmina eta ezinegon hori IKT-ekin lotu daitekeela frogatzen du Lauro Ikastolako LHko 2-D taldeak. Europa Leagueko finaleko atarian bideo polit hau atondu dute.


Athletic txapeldun!!!

lunes, 7 de mayo de 2012

Umeentzako zinemaren mezuak




Ez dago heziketa neutralik ezta apolitikorik edo ez-ideologizaturik.
Era berean, ez dira kasualak umeentzako zineman ematen diren istorioak.


Umeek dena xurgatzeko berezko joera hori kontuan izanik eta kontuan harturik telebista edota filmeak ikusten ematen duten denbora, garrantzitsua izan beharko litzateke ikusten dutenaren inguruko hausnarketa egitea.



Adibideak emanez, gai honen inguruko artikulu interesgarria topatu dut esteka honetan.

jueves, 3 de mayo de 2012

Curriculum ezkutua.

Hik Hasi aldizkari ezaguna da irakasleen artean. Karreran ere irakasle askok bertatik atera dituzte fotokopiak gero guk lerro horiek azterketarako ikas ditzagun.



Oraingoan, aldizkari horretan agertutako artikulu interesgarri bat dakart, curriculum ezkutuaren inguruan alegia. Hau da, curriculumean agertzen ez diren eta nahi gabe irakasten diren balio, jarrera eta ezagutza horiek hizpide ditu. Sakatu hemen eta hausnartu norberaren jardunaren inguruan.